Hamabost lagun isundu dituzte udaltzainek astebetean
Hamabost isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, osasun neurriak ez errespetatzeagatik.
Astelehenero bezala, osasun neurriak ez errespetatzeagatik udaltzainek zabaldutako isun espedienteen berri eman du gaur Irungo Udalak. Datu hauen arabera, hilaren 23tik atzora bitarte, hamabost isun jarri dituzte hiriko udaltzainek.
Gehienak, zortzi zehazki, musukoa ez eramateagatik zabaldu dituzte. Beste sei lagun ordutegia edo talde kopurua ez errespetatzeagatik isundu dituzte eta bakarra establezimenduetako ordutegia ez errespetatzeagatik.