Asteburuan, 67 positibo Bidasoan. Duela bi aste 106 izan ziren.
Asteburuko infekzioak Irunen izan dira gehienbat, 59 positibo gehiagorekin. 100.000 biztanleko tasa mantso doa behera Irunen.
Asteburuan, Bidasoan COVID-19ak hartutako 67 herritar atzeman dituzte Bidasoan, zortzi Hondarribian eta 59 Irunen. Beherantz doa infektatuen kopurua: duela bi asteburu, eskualdeko zenbaki orokorra 106 kutsatukoa izan zen, eta aurreko asteburuan 93 izan ziren infektatuak. Azken egunetako eta asteburuko positiboen beherakadengatik, beraz, 100.000 biztanleko tasak behera egin du bi herrietan, baina Irunen askoz mantsoago. Datu horiek eta beste asko gaur eman ditu Osasun Sailak, txosten bidez (hemen klik eginda deskarga daiteke, PDF artxiboa da).
Behean, hiru koadro daude. Azken hiru asteburuetako datuak jasota daude horietan.
Azaroaren 13tik 15erako asteburua (tasak azaroaren 15ekoak dira):
- Irun: 92 kutsatu eta 891,5eko tasa.
- Hondarribia: 14 kutsatu eta 549,09ko tasa.
Azaroaren 20tik 22rako asteburua (tasak azaroaren 22koak dira):
- Irun: 80 kutsatu eta 789,66ko tasa.
- Hondarribia: 13 kutsatu eta 401,49ko tasa.
Azaroaren 27tik 29rako asteburua (tasak azaroaren 29koak dira):
- Irun: 59 kutsatu eta 619,38ko tasa.
- Hondarribia: 8 kutsatu eta 295,21eko tasa.