2.179 irundarrek hizkuntza ohiturak aldatzeko apustua egin dute
1.679 ahobizi eta 500 belarriprest ari dira Euskaraldi honetan Irunen. Bestalde, ia 400 arigune aurki daitezke hirian.
2018ko arrakasta errepikatu ez den arren, irundar askok eman dute hizkuntza ohiturak aldatzeko pausua bigarren Euskaraldi honetan. 2.179 irundar ari dira ahobizi eta belarriprest gisa egunotan, Irungo taldeak asteburuan emandako datuen arabera. Ostiralean (abenduak 4) emango diote amaiera egitasmoari.
Lehen edizioan bezalaxe, gehienek ahobizi izatea erabaki dute, 1.679 zehazki. Gainerakoak, hau da, beste 500 lagunak belarriprest gisa ari dira.
Norbanakoez gain, arigune asko aurki daitezke egunotan hirian; 93 entitatek eman dute izena, eta ia 400 arigune sortu dituzte, barne zein kanpokoak.
Honakoa da larunbatera arte, Euskaraldiaren harira antolatutako egitaraua:
- Bihar (abenduak 1): Txalo Produkzioak-en Zoaz pake santuan antzerkia.
Arratsaldeko 19:00etan, Amaia KZ Areto Nagusian (16 urtetik gorakoentzat). - Osteguna (abenduak 3): Nahi dugu hitz eta jolas bertso saioa.
Arratsaldeko 19:00etan, Amaia KZ Areto Nagusian (16 urtetik gorakoentzat). - Larunbata (abenduak 5): Laburbira Euskarazko film laburren XVII. Zirkuitoa.
Arratsaldeko 19:00etan, Amaia KZ Hitzaldi Aretoan. Bukatutakoan Yolanda
Mazkiaran zuzendariarekin solasaldia egingo dute bertaratutakoek (16 urtetik gorakoentzat).