Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Stradivarius-eko langileek eserialdia egin dute, «lanpostuak eta etorkizuneko lan baldintzak bermatu gabe ixten dutela» salatzeko

Irungo denda bihar ixteko asmoa du Inditex-ek. Oraindik ere langile guztien birkokapena eta baldintzak adostu gabe daudela salatu du gaur ELAk.

Gaurko eserialdiaren irudia.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/11/27

Irungo Stradivarius dendako langileak berriro mobilizatu dira gaur, «denda langileen postuak eta euren etorkizuneko lan baldintzak bermatu gabe ixten dutela» salatzeko. ELA sindikatuak deituta, eserialdia egin dute langileek dendaren kanpoaldean protesta modura, 9:45etik 13:30era. Arratsaldean ere (17:00etan) leku berean elkarretaratzea egingo dutela iragarri dute goizean.

Joan den ekainean jakinarazi zuen Inditex enpresak Espainiar Estatuan 300 denda inguru itxiko zituela, ELAk salatu duenez, enpresaren helburua «salmenten %25a online izatea baita». Hala, urrian jakinarazi zieten bezala, bihar (hilak 28) itxiko dute denda. «Ordutik, ELA negoziaketetan aritu da enpresarekin, dendako langileek etorkizuneko lan baldintzak bermatzea helburu izanik. Hau da, langile guztien birkokapenak eta kaleratze ordain sariak negoziatzen jardun du enpresarekin», azaldu du sindikatuak.

Gainera,  joan den asteko ostegunean langileen postuak eta baldintzak bermatzen dituen akordioa «itxi eta sinatzeari uko» egin izana leporatu diote enpresari. «Hau da, negoziatzen ari ziren birkokatze eta indemnizazioak idatziz adierazteari eta akordioa ixteari uko egin dio. Enpresaren esanetan, Irungo langileen egoera Madrilen negoziatzen denaren esku geratzen da».

Egoera kezkagarri horren aurrean, langileen egoera bermatzea exijitu dio ELAk Inditexi, Stradivariusek adostutako akordioa sinatu dezala. «Gure lan baldintzak hemen eta orain adostu nahi ditugu», erantsi dute.

Erlazionatutako edukiaStradivarius denda langileei «berkokatze proposamenik eta indemnizaziorik eskaini gabe» itxiko dutela salatu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.