Elkarrekin Podemos-IU Irungo gobernu taldean sartuko da
Bihar emango dute akordioaren berri, agerraldian. Gobernu talde berriak udalbatzaren gehiengo osoa izango du, 14 zinegotzirekin.
Irungo PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordioa egin dute, eta horren arabera, gobernu taldean sartuko da koalizio morea. Oraindik ez da jakina zer nolako pisua izango duen Elkarrekin Podemos-IUk udal gobernuan, baina jakina dena da Bizkai, Araba eta Gipuzkoan bi alderdien arteko lehen gobernu taldea osatuko dutela.
Gaiaren gaineko xehetasunak bihar emango dituzte bi alderdietako ordezkariek, 12:00etan egingo duten agerraldian. Gauzak horrela, udal gobernu berriak 25 zinegotziko udalbatzaren gehiengo osoa izango du: PSE-EEk hamar zinegotzi ditu, Elkarrekin Podemos-IUk lau.