'El viaje mas largo' dokumentala proiektatuko dute Irunen, zinematara iritsi baino lehen
Abenduaren 10ean estreinatu arren, aurre proiekzio bat egingo dute Irunen. Juan Sebastian Elkanok orain dela 500 urte abiatutako bidaiaren gaineko marrazki biziduneko ikus-entzunezkoa osatu dute, tartean, Irungo Dibulitoon Studio enpresak.
Zinemetara iritsi baino lehen primizian ikusteko aukera izango dute irundarrek El viaje mas largo izeneko dokumentala. Juan Sebastian Elkanok orain dela 500 urte abiatutako bidaiaren gaineko marrazki biziduneko ikus-entzunezkoa osatu dute, tartean, Irungo Dibulitoon Studio enpresak. Haienak dira dokumentaleko irudi guztiak.
Bada, abenduaren 10ean zinematara heldu arren, abenduaren 4an aurre proiekzio bat eskainiko dute Irunen, Amaia Kultur Zentroan (19:00etan), doan. Sarrerak gonbidapenarekin eskuratu beharko dira, esteka honetan.