Azken egunean baino hamar PCR positibo gutxiago Irunen
Bidasoako bi udalerrien kutsatze tasak behera egin du azken eguneko datuekin. Hondarribian COVID-19 kasu bakarra atzeman zuten atzo.
Gaur atera ditu argitara Eusko Jaurlaritzak atzo Bidasoan hautemandako egoera epidemiologikoaren datuak; horien arabera, hobekuntza atzeman daiteke Irun eta Hondarribian azken egunetan. Lehen hirian 22 positibo gehiago atzeman zituzten (asteazkenean 32), eta Hondarribian bakarra (asteazkenean bost).
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusa atzemateko 11.233 proba egin zituzten atzo, 8.097 PCR eta 3.136 antigenoenak. Horietatik %5,6ak eman zuen positibo.
Jarraian, Irun eta Hondarribiko 100.000 biztanleko kutsatze tasak, atzoko datuekin:
- Irun: 674,47 (asteazkenean 726,22 ).
- Hondarribia: 330,64 (asteazkenean 354,25).
- Gipuzkoa: 698,55 (asteazkenean 742,06.
Osasun Sailak gaur emandako datuetatik ateratakoak dira zifra horiek. Hemen klik eginda txosten osoa jasotzeko aukera (PDF artxiboa da).