Irunen COVID-19agatik 32 positibo atzo
Irungo tasa beherantz doa, baina Gipuzkoako beste herri askotan baino askoz mantsoago. Hondarribian tasa pixka bat gora joan da.
Bidasoko COVID-19aren datuak eta Gipuzkoan oro har ematen ari direnak kontrajarriak izan ziren atzo. Irunen 32 positibo gehiago atzeman zituzten, eta Hondarribian bost. Horregatik Hondarribiko 100.000 biztanleko tasa pixka bat igo da asteartearekin alderatuta, eta Irungoa jaitsi bada ere, ez beste herri askotan egin duen indarrarekin.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusa atzemateko 10.881 proba egin zituzten atzo, 7.615 PCR eta 3.266 antigenoenak. Horietatik %6,1ek eman zuen positibo.
Jarraian, Irun eta Hondarribiko tasak, atzoko datuekin:
- Irun: 726,22 (asteartean 739,58).
- Hondarribia: 354,25 (asteartean 330,64).
- Gipuzkoa: 742,06 (asteartean 785,7).
Osasun Sailak gaur emandako datuetatik ateratakoak dira zifra horiek. Hemen klikatuta txosten osoa jasotzeko aukera (PDF artxiboa da).