Gurutze Gorriaren jostailu bilketarekin kolaboratuko dute beste urte batez Irungo sozialistek
Herriko Etxean egingo dute bilketa, hilaren 30etik abenduaren 11era bitarte. Ez dute jostailu beliko edo sexistarik onartuko.
Beste urte batez Irungo PSE-EE taldeak bat egin du Gurutze Gorriaren jostailu bilketarekin, zailtasunak dituzten familietako haurrek aurtengo Gabonetan jostailu bat jaso dezaten. Hala, azken urteotan bezalaxe, Herriko Etxean (Gipuzkoa etorbidea, 12, behea) egingo dute bilketa.
Bertaratzeko ordutegia honakoa izango da: datorren astelehenetik (hilak 30) abenduaren 11era bitarte, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.
Taldetik gogoratu dutenez, jostailuek berriak beharko dute izan eta ez dituzte jostailu beliko eta sexistarik onartuko. Ahal den neurrian, jostailuak hezitzaileak eta kooperatiboak emateko deia egin diete irundarrei.