Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Bidasoa ESIko osasun langilea

[Elkarrizketa] Garbiñe Loiarte: «Uste baino profesional euskaldun gehiago daude Osakidetzan»

Eskualdeko osasun zentroak eta Bidasoko Ospitalea ere arigune dira Euskaraldi honetan. Hiru zentroetan ia 100 bat lagun ari dira ahobizi edo belarriprest gisa.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia,Irun
2020/11/26

Osakidetzako langileentzat bereziki zaila den egoera honetan, tartea atera duzue arigune gisa izena emateko. Zergatik?
Azken urteetako gure helburu nagusia euskararen ezagutzatik erabilerara salto egitea da, bide horretan urratsak egitea. Esperientzia ugari egin ditugu lanean ohitura horiek aldatzeko. Eta Euskaraldia erabat lotuta dago horrekin. Beraz, aukera paregabea izango da orain arte landutako horri guztiari jarraipena emateko. Aurtengo ediziorako asmo asko genituen, baina azkenean egoera kaskarrean harrapatu gaitu osasun larrialdiak. Bigarren agerraldi honetan gaixoen kopuruak goraka doaz etengabe, egoera oso konplikatua da, eta ahal izan dugun bezala, birmoldatu behar izan dugu aurtengo ediziorako aurreikusitakoa.

Beraz, nola aurreikusi duzue ariko zaretela?
Hondarribiko eta Irungo osasun zentroetan eta Bidasoko Ospitalean, guztira, ia 100 bat lagun ariko gara ahobizi edo belarriprest gisa. Egun horietan arretaren zenbateko handi bat euskaraz emango dugu, baina orain arte bezala. Harrera guneak eta zenbait kontsulta identifikatuko ditugu, indarrak hor jartzeko. Jendeak ikus dezala uste baino profesional euskaldun gehiago gaudela Osakidetzan. Hori errealitate bat da, asko gara, gero eta gehiago gainera, baina badirudi askok ez dutela hori ikusten.

Erabilera datuak dira kezka handiena Irunen. Nola eman bira egoera horri?
Uste dut Euskaraldiak lehen harritxo bat jarri zuela lehenengo edizioan, eta honetan berri bat jarriko duela. Gurean, adibidez, jende asko beldur da ea medikuak euskaraz ulertuko ote duen, eta gaztelerara jotzeko joera dago. Laneko ohiturak oso errotuta ditugu. Euskaldunek ohitura handia dugu lau lagun bagaude, eta batek euskaraz primeran ez badaki, denak gaztelerara jotzeko. Zaila da aurrera pausoak ematea, baina Euskaraldiak uste dut balioko duela horretarako, pixkanaka bada ere. Mezu hori helarazi behar dugu, jakin dezatela asko garela euskaldunak, eta horretarako lehen hitz hori euskaraz egitea funtsezkoa da. Lehenengo hitza euskaraz egiteko ohitura hartu behar dugu, eta uste dut Irunen sorpresa politak eraman ditzakegula. Izan ere, Irunen euskaldun asko dago, edo behintzat euskara ulertzen dutenak asko dira. Belarriprest asko egon daitezke ezkutuan, hauek guztiak sentsibilizatzea eta armairutik ateratzea beharrezkoa izango da edizio honetan eta hurrengoetan ere.

Gainera, uste dut ariketa honekin beti geratzen zaigula zerbait. Iritsiko da abenduaren 4a, baina oraindik ere sumatuko da Euskaraldiaren giroa, 2018an hori pasatu zen. Partaide guztietan arrasto bat utziko duela uste dut, urtez urte handitzen joango dena, ziur.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Ezagutzetik erabiltzera saltoAdur Amilibia: «Zelaian eta kanpoan, lehen hitza, beti euskaraz»[Elkarrizketa] Mikel Alberdi: «Jende askok txapa jantzi du jada; gogoz daude»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.