[Bideoa] «Asko dugulako jokoan», larunbatean Irungo kaleak hartzera
Eskualdeko hainbat herritar eta langilek bideo bat osatu dute, larunbateko manifestazioari begira. 12:00etan abiatuko dira, Dunboa anbulatoriotik.
Azken asteotan hiriko osasun zentroetan mobilizatu diren herritarrek manifestazioa antolatu dute larunbaterako. 12:00etan abiatuko dira Dunboa anbulatoriotik, eta Zabaltza plazan amaituko dute mobilizazioa. Bidean zehar honako aldarriak oihukatuko dituzte manifestariek: lehen arretarako baliabide gehiago inbertitzea, BPGren %7a gutxienez osasungintzan publikora bideratzea, murrizketa eta pribatizaziorik ez dutela nahi eta «egiazko osasun publiko eta unibertsala» premiazkoa dela denontzat. «Asko dugu jokoan. Zaintzen gaituena zaindu dezagun», erantsi dute mobilizazioaren antolatzaileek.
Larunbateko manifestaziora irundar guztiak gonbidatu dituzte. Horretarako, eskualdeko hainbat herritar eta langilek bideo bat osatu dute, asteburuko mobilizazioari begira. Ikusi: