Puianako ekobaratzeek jabe berriak izango dituzte
Lau urteren ondoren, herritarren artean zozkatuko dituzte berriro 70 partzelak. Eskaerak dagoeneko egin daitezke, abenduaren 13ra bitarte.
Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko ordezkari Borja Olazabal Puianako baratze ekologikoan izan zen atzo. Bertan jakinarazi zuenez, azken lau urteetan herritarrek kudeatutako 70 partzelek jabe berriak izango dituzte. Hala, baratze zati bat eskuratzeko interesa dutenek izena eman beharko dute, abenduaren 13ra bitarte.
Izena emateko dokumentua esteka honetan eskura daiteke, eta izen emateak hemen egin beharko dira.
Bi taldetan banatuko dituzte baratze partzelak: Aniztasun funtzionala duten herritarrei 3o metro koadroko 3 partzela eskainiko dizkiete eta gurpildun aulkian ibiltzen direnei aldiz, bi lur sail egokitu. Era berean, 30 metro koadroko beste 65 partzelak herritarren artean zozkatuko dituzte: 26 partzela 65 urtetik gorakoentzat izango dira, 23 partzela 36-65 urte bitartekoentzat eta 16 partzela 18-35 urte bitartekoentzat. Zozketa, udalaren Youtubeko kanalean egingo dute (data oraindik zehazteke).
Urte baterako baimena eskuratuko dute herritarrek, eta beste hiru urte luzatu dezakete bertako jarduna (guztira, lau urte gehienez). 100 euroko fidantza eta 32 euroko tasa ordaindu beharko da.
Puianako baratze ekologikoak, guztira, 4.500 metro koadroko azalera du.