M8 Asanblada Feministak gogor gaitzetsi du Donostiako eraso matxista
52 urteko emakume bati labanaz eraso egitea leporatu diote haren bikotekideari. Emakumea ospitalean dago, larri zauriturik.
Atzo Donostian izandako eraso matxista gogor gaitzetsi du M8 Bidasoko Asanblada Feministak. Labanaz eraso egin zion gizon batek igandean 52 emakumezko bati. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak andrearen bikotekidea atxilotu zuen atzo, erasotzailea izatea egotzita, eta emakumea ospitalean dago, larri zauriturik.
«Azaroaren 25a Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta gertaera honek agerian uzten du oraindik ere erasotzen gaituztela, alegia indarkeria matxistaren etengabeko helburua izaten jarraitzen dugula., eta gaur egun “Aurrean izango gaituzue”
inoiz baino ozenkiago oihu egingo dugu», esan dute M8 Asanbladatik, hedabideei bidalitako ohar batean.
Bide batez, babes osoa adierazi diote biktimari eta haren familiari. «Ez daudela bakarrik jakinarazi nahi diegu, gu garela —beldurragatik edo jadanik ez daudelako— ahotsik gabe geratu diren horien ahotsa. Ezta bat gutxiago ere!», esaldiarekin amaitu dute irakurketa.