Indarkeria matxistaren aurkako irakurketa bateratua kaleratu dute talde guztiek
Gaurko (hilak 25) Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira adostu dute, ordezkaritza duten talde guztiek.
Gaurko (hilak 25) Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta, Irungo Udalak adierazpen bat kaleratu berri du. Ordezkaritza duten talde politiko guztiek adostu dute testua. Era berea, udaletxeko balkoian kolore moreko banderola zintzilikatu dute, eta gauez, kolore berberarekin argiztatuko dute eraikina.
Ondorengoa da, hitzez hitz, talde guztiek hitzartutako irakurketa:
COVID-19k eragindako krisi sozial eta ekonomikoak markatu du 2020 hau. Gure bizitzak eta
komunitateak eraldatu ditu eta, bereziki, gure gizartean dauden genero-desberdintasunak
agerian utzi ditu berriro. Konfinamendu egoerak, mugikortasun-mugek eta koronabirusari
aurre egiteko hartutako neurrien ondorioek indarkeria matxistak areagotu dituzte.Testuinguru horretan, eta bizitzea tokatu zaigun errealitatearekin, 2020. urte honetan berriz
ere azaroaren 25a ospatuko dugu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko
Eguna. Horietan jarri behar dugu arreta: beren bizitzetan indarkeriari aurre egiten dioten
emakume eta haurrengan. Horregatik, baldintza egokiak sortu behar ditugu haien
isolamendua, babesgabetasuna eta ikusezintasuna saihesteko. Gizartearen aitorpen eta
elkartasun osoa merezi dute. Horregatik, gogora ekarri nahi ditugu indarkeria matxista jasan
duten eta/edo erail dituzten emakume guztiak, baita haien seme-alabak eta familia ingurukoak
ere.EAEn, 2019an, Ertzaintzak 3.098 emakume erregistratu zituen, bikotekidearen edo bikotekide
ohiaren erasoak jasan zituztenak; 899 emakume, familiako beste gizonen baten indarkeriaren
biktima izan zirenak; eta 422 emakume gehiago, familiatik kanpo sexu-indarkeria jasan
zutenak. Guztira, 4.419 emakume izan dira emakumeen aurkako indarkeriaren biktima
urtebetean (2018an baino 175 emakume gehiago eta 2017an baino 399 emakume gehiago).Gogora ekarri nahi ditugu, bereziki, aurten gure inguru hurbilean eraildako emakumeak, bi
EAEn eta bi Iparraldean. Lanean jarraitu behar dugu, denok, horrelakorik berriz gerta ez dadin.
Errealitate sozial larria da, eta guztioi eragiten digu. Ezin dugu eta ez dugu beste aldera
begiratu behar. Erakundeok erantzukizun berezia dugu horretan.Horregatik, esku hartzearen alderdi guztietan jarduerak planteatu beharra dagoela berresten
dugu: prebentzioa, detekzioa, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, biktimen erreparazioak
duen garrantzia azpimarratuz. Gure hurbiltasunetik, ahotsa jarri nahi diogu emakumeekiko eta
indarkeria matxistaren beste biktima haiekiko herritar guztiek erakutsitako elkartasunari. Era
berean, gure erantzukizunetik abiatuta, konpromiso politikoak betetzeko lan egin nahi dugu,
era horretan arazo hori desagerrarazten ere laguntzeko.Horregatik guztiagatik, Irungo Udalak bere gain hartzen du berdintasunaren aldeko eta
emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal-politika aktibo, integral eta koordinatua
garatzeko konpromisoa, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria aplikatuz,
eta honako konpromiso hauek hartzen ditu:• COVID-19ren krisiak emakumeen pobretzean eta kalteberatasunean daukan eraginari
buruzko azterlan bat egitea, laguntzeko -jarduera espezifikoak diseinatu ahal izateko. Horrela,
erantzun koordinatua emango da, pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta soziala
geldiarazten duten soluzioen diseinua ardatz hartuta.• Azterlan horretan oinarrituta, emakumeei eta haien seme-alabei arreta egokia emateko
beharrezkoak diren neurriak, programak eta zerbitzuak abian jartzea eta/edo indartzea, horiek
gauzatzeko behar diren partida ekonomikoak hornituz.
- 2021eko berdintasun-aurrekontuetan murrizketarik ez egitea, eta aurreko puntuan
identifikatutako ekintzen gauzatzea, jarraipena eta ebaluazioa bermatzeko behar diren partida
guztiak handituko ditu. Gainera, berdintasun-unitateak egonkortzeko eta indartzeko
konpromisoa hartzen du.• Era berean, abian jarriko dira jokabide sexistak prebenitzea eta eguneroko eraso sexisten
aurkako jarrera aktiboa eta irmoa hartzea sustatzen duten ekimenak, emakumeek eskura izan
ditzaten ahalduntzea sustatzeko behar diren baliabide guztiak, interes berezia jarriz
Emakumeen Etxearen proiektuan, hiriko emakumeek espero dutenaren isla fidela izan dadin.• Biktimen eskubideak arreta-prozesu ororen erdigunean jartzea, haien beharrak eta
demandak entzunez eta artatuz. Indarkeria sexistaren biktima diren emakumeei arreta emateko tokiko protokolo bat
lortzeko behar diren bitartekoak jartzea, hiriko erakunde feministekin batera.
Indarkeria matxistari, bere guztietan, aurre egin behar dioten emakumeentzako arreta eta
laguntza zerbitzuak areagotzea, hobetzea eta egokitzea, gure eskumenen esparruan.
Zainketak hobetzen jarraitzea, indarkeria egoeren forma eta profil berriak detektatzeko eta
horien aurrean azkar jarduteko.
Krisiak eragindako eta emakumeei gehiago eragin dieten enplegu, diru-sarreren galerak eta
beste ondorio negatibo batzuk arintzeko neurrietan genero ikuspegia txertatzea, eta
emakumeen espiritu enpresarialari laguntzea haien independentzia ekonomikoa babesteko
neurri gisa. Arau sozial diskriminatzaileak desagerrarazteko politiken jarraitutasuna bermatuko duten
ekintzak sustatzea eta genero-indarkeriaren aurkako prebentzio- eta borroka-programak
indartzea.
Larrialdiko alerta-mekanismoak sendotzen direla zaintzea, larrialdiko kasuetan erantzuna
bizkortzeko eta bermatzeko. Erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzea, zeinek bere eskumenen
esparruan baliabideak bermatzeko eta beharrezkoak diren ekimen guztiak abian jartzeko.Herritar guztiei eskatzen diegu emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazi beharra
aldarrikatzeko, eta mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako aldarrikapen-
ekintzekin bat egin, eta gizarte osoari dei egiten diogu ekintza horietan parte har dezan.