Hiriko zuhaitzak kimatzen hasiko da udala, Puianan
Irungo 2.000 zuhaitz baino gehiagotan egingo dituzte mantenu lanak. 2021eko martxoan amaitzea aurreikusi dute.
Irungo Udaleko Bide Publikoko ordezkari Jon Ugartek gaur jakinarazi duenez, aste honetan ekingo diete Puiana inguruko zuhaitzen kimaketari. Hauekin batera, hiriko beste eremu ugaritan kimaketa lanak egingo dituztela zehaztu du udalak; guztira, 2.000tik gora zuhaitzetan egingo dituzte lanak.
Horretarako ehundik gora kimaketa saio egitea aurreikusi dute, 2021. urteko martxora bitarte.