Atzo, COVID-19agatik 25 kutsatu Bidasoan, eta tasak beherantz
Atzo, Bidasoan 25 positibo gehiago atzeman zituzten atzo, 22 Irunen eta hiru Hondarribian. Hondarribiko tasa 300dik jaisteko bidean da.
Hondarribian batez ere, asko jaitsi da azken egunetan COVID-19aren intzidentzia tasa. Atzoko datuekin, 330,64an dago tasa hori (hiru positibo atzeman ziren atzo herrian). Irunen ere beherantz doa tasa hori, baina ez oso azkar: atzoko 22 positiboek 739an utzi dute azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa. Tasak beherantz doaz, baina hala ere, kutsatuak oraindik ere dezente dira eskualdean.
Atzo, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian COVID-19 atzemateko 12.311 proba egin ziren (9.149 PCR, eta 3.162 antigenoenak). Horietatik %5,6k eman zuen positibo.
Koadro honetan, Hondarribiko eta Irungo tasak, atzoko datuak barnebilduta:
- Irun: 739,58 (astelehenean 759,61).
- Hondarribia: 330,64 (astelehenean 377,87).
- Gipuzkoa: 785,70 (astelehenean 826,69).
Datu horiek eta beste hainbat gaur eman ditu Osasun Sailak txosten bidez. Hemen klik eginda lor daiteke hori (PDF artxiboa da).