Maite Franko ipuin kontalaria entzungai asteazkenean
Udal liburutegian izango da jarduera.
Bihar arratsaldeko 18etan Maite franko ipuin kontalaria entzuteko aukera egongo da Hondarribiko Udal Liburutegian.
4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da eta udalak azaldu duenez, 21 pertsonentzako edukiera egongo da.
Izena ematea liburutegiko telefonora deituz, whatsappez mezu bat bidaliz, email bat idatziz edo bertara gerturatuz egin daiteke.