'Iparragirre: txalo eta zapla' emanaldia Et Incarnus Orkestraren eskutik
Musikariaren ibilbide musikal eta bizitza xelebrea interpretatuko dute hainbat musikari eta aktorek.
Juan Kruz Igerabide idazlearen jatorrizko gidoian oinarrituta eta Jose Antonio San Miguel konpositorearen musika eta moldaketekin sortu dute Iparragirre: txalo eta zapla emanaldia.
Izenburuak berak dioen moduan, Jose Mari Iparragirre musikari urretxuarraren bizitzaz hitz egingo du obrak bere heriotzaren 200. urteurrenean.
Titika Rekalt aktore zuberotarrak interpretatuko du bizitza dramatiko zein xelebrea bizi izan zuen Iparragirre.
Et Incarnatus Orkestrarekin batera, guztira 20 bat lagun elkartu dira musikariaren ibilbide eta bizitza gogoratzeko asmoz, besteak beste, Kristina Aranzabe, Leire Leturia, Juantxo Arakama, Migel Zeberio eta beste asko.
Emankizuna abenduaren 7an izango da arratsaldeko 19:00etan, Itsas Etxea auditoriumean. Sarrerak jada eskura daitezke Arma Plaza Fundazioan.