Bihar Santa Engraziako ermitaren ingurua egokituko dute eta etzi Amuteko aparkalekua
Bihar eta etzi artean, Santa Engrazia ermita eta Amute auzoko aparkalekuak bermargotuko dituzte.
Lehenik bihar, Santa Engrazia ermita inguruko eremua berrituko dute eta ondoren bertako aparkalekua egokituko dute margoketa lanak eginda.
Helburua bertako bizilagunen irisgarritasuna bermatzea dela azaldu du Juan Mari Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak.
Etzi, Amute auzoko aparkalekua margotuko dute eta zinegotziak aurreratu duenez, horretarako autoak erretiratu beharko dira.