Beste 60 bat isun astebetean
Hilaren 16tik atzora bitarte beste 60 bat espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, osasun neurriak ez betetzeagatik.
Astelehenero Irungo Udalak emandako datuen arabera, hilaren 16tik atzora bitarte 60 isun espediente baino gehiago zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, osasun neurriak ez betetzeagatik.
15 lagun musukoa ez eramateagatik isundu dituzte, eta 29 ordutegia edota lagun talde kopurua ez errespetatzeagatik. Beste 16 zigor espediente edukiera murrizketak ez errespetatzeagatik izan dira.
Hauei lotuta, Udaltzaingoak jakinarazi du azken asteetan norbanakoen etxebizitzetan bertaratu behar izan direla maiz, gaueko ordu txikietan soinua egiteagatik.