Politika arrazistak salatzeko elkarretaratzea egingo du bihar Harrera Sareak
Harrera Sareko kideek Kanariar Uharteetan jarri du fokua. Elkarretaratzea San Juan plazan egingo dute, 11:30ean hasita.
Irungo Harrera Sareak politika arrazistak salatzeko elkarretaratzera deitu ditu irundarrak biharko (larunbata). 11:30erako prestatu dute bilkura, San Juan plazan.
Kanariar Uharteetan gertatzen ari denean jarri dute fokua Harrera Sarekoek. “Migranteekin eta kanariarrekin elkartasuna adierazteko” izango da biharko elkarretaratzea: “Migranteak itsasoan galdutakoak dira, eta kriminalak bezala hartzen dituzte. Faxistak hauspotzen ari dira”.