COVID-19: tasaren beheranzko joera indartzen ari da Bidasoan
Hondarribiko tasa 400dik jaisteko bidean da, eta Irungoak beheraldi apala izan du azken orduetan. Atzo, 27 kutsatu gehiago Irunen eta bost Hondarribian.
COVID-19aren 100.000 biztanleko tasak beheranzko bidearekin darrai Bidasoan. Atzo, Irunen 27 positibo gehiago atzeman zituzten eta bost Hondarribian. Horregatik, eta kontuan hartuta oraindik ere dezentekoak direla kutsatuen kopuruak, bi herrietako tasek beheranzko joerari eutsi diote.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID-19a dutenak atzemateko 14.391 proba egin zituzten atzo. Horietatik 935 izan ziren positibo, %6,5.
Jarraian, Bidasoko herrietako tasen taula atzoko datuak kontuan hartuta:
- Irun: 824,72 (asteazkenean 858,11)
- Hondarribia: 436,91 (asteazkenean 442,82).
- Gipuzkoa: 978,11 (asteazkenean 1.013,81).
Osasun Sailak datu horiek guztiak eta gehiago txosten bidez zabaldu ditu gaur. Klik egin hemen txosten horren PDFa eskuratzeko.