Ostalaritza laguntzeko neurri gehiago hitzartu ditu Irungo Udalak
Sei puntuko neurri sorta adostu dute. Horien artean, terrazak ez dituztenek horiek izateko aukera, eta 1.000 euroko diru laguntza zuzena daude.
Irungo Udaleko alderdi politiko guztien adostasunarekin, udalak ostalaritzako sektorea laguntzeko neurri sorta berria adostu du. Jaurlaritzaren azaroaren 5eko dekretuaren ondorioak nolabait arintzeko dira adostutako neurriak, Irun Aurrera Programaren barrukoak.
Neurrien ezartzea hiriko ostalariekin egindako lanketa baten ondorioa izan da, udalak adierazi duenez. Hainbat eskaera egin zizkieten ostalariek udalari, eta honako neurriekin, horiek nolabait erantzun nahi izan dituzte. Honakoak dira neurri horiek, hitzez hitz:
- 1. Izapideak arintzea. Udalari egindako eskaerari erantzunez, Herritarrentzako Arreta
Zerbitzuak ostalaritza sektorearekin zerikusia duten gaiei lehentasunezko arreta
emateko konpromisoa hartu da. Gainera, lehentasuna emango zaie ostalaritzako
establezimenduetarako obra lizentzien eta baimenen eskaerei. - 2. Terrazak jartzeko leku berriak. Egindako eskaerari erantzunez, bide publikoa
okupatzeko aldaketa batzuk egin dira, eta gaur egun terrazarik ez duten
establezimenduek terrazak jartzeko aukera eman da. Horretarako, beharrezkoa bada
aparkatzeko lekuak kentzeko aukera ere eman da, ibilerraztasuna eta segurtasuna
bermatzen bada betiere. - 3. Terrazen 2020ko tasa ordaintzeko hobariak. Aurreko alarma egoera indarrean
egon zen bitartean, establezimenduek terrazen kontura bide publikoa okupatzeko
ordaintzen duten tasaren % 95eko hobaria ematea onartu zuen Irungo Udalak, eta aste
honetan egingo zaizkie ordainketak tasa ordaindua zuten taberna eta jatetxeei. Ildo
beretik, 2021eko tasaren % 75eko hobaria emango zela iragarri zen; bada,
establezimenduek itxita jarraitu behar badute, baliteke hobari hori berrikustea. - 4. Uraren eta zaborraren tasak. Aurreko alarma egoera indarrean egon zen bitartean,
eskatzen zuten establezimenduei bi hilabete ez kobratzea hitzartu zen
Mankomunitatearekin. Bada, establezimenduak berriro itxi behar izan direla-eta,
salbuespena eskatzeko epea luzatu da, eta bi kuotaren ordez hiru barkatuko dira. - 5. Komunikaziorako laguntza. Joan den astean, Udalak atal bat sortu zuen udal
webguneko hasierako orrialdean, janaria etxera eramateko edo lokalean jasotzeko
zerbitzua ematen ari diren establezimenduak bertan iragar daitezen eta, horrela,
herritarrek erreferentzia puntu bat izan dezaten. - 6. Zuzeneko laguntza ekonomikoa. Eusko Jaurlaritzak iragarritako laguntzak alde
batera utzita, itxierak kaltetutako establezimendu bakoitzari 1.000 euroko ezohiko
laguntza ematea erabaki du Irungo Udalak. Laguntza hori beste laguntza instituzional
batzuekin bateragarria izango da, eta lokala alokatzeko edo ordaintzeko gastuak,
aholkularitza gastuak, kontsumoak, langileak… ordaintzeko erabili beharko da.
Neurria ostalarien eta elkarteen ordezkariekin egindako bileretan kontrastatu eta adostu
da. Horregatik, eskerrak eman zaizkie ordezkarioi, emandako laguntzarengatik.
Ekonomia Arloa laguntzen xehetasunak azkentzen ari da. Irun Aurrera planaren barruko
apirileko laguntzen ildotik joango dira, eskaerak ahal bezainbat erraztu eta arintzeko eta
laguntzak lehenbailehen ordaindu ahal izateko.