Apal, baina COVID-19aren tasa beherantz Irunen eta Hondarribian
Irunen 41 positibo gehiago atzeman zituzten atzo, eta zortzi Hondarribian.
Apal, baina atzoko datuak kontuan hartuz, COVID-19aren tasek behera egin dute Hondarribian eta Irunen. Irunen 41 positibo gehiago zenbatu zituzten atzo, eta zortzi Hondarribian.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusa atzemateko 14.886 test egin zituzten atzo (11.741 PCR eta 3.145 antigenoenak). Horietatik 1.069 izan ziren positibo, %7,2.
Jarraian, herriz herrikako tasak atzoko kutsatuak kontuan hartuta:
- Irun: 858,11 (asteartean 868,13).
- Hondarribia: 442,82 (asteartean 454,63).
- Gipuzkoa: 1.013,81 (asteartean 1.040,72).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur txostenean. Hemen klik egin eta horien PDF artxiboa jaisteko aukera dago.