Herritarrak Euskaraldiko tailerretan izen ematera bultzatu ditu Herri Batzordeak

Arma Plaza Fundazioan inskribatu daitekeela nabarmendu dute.

Euskaraldia Hondarribian Ahobizi eta belarriprest tailerretan izen ematera bultzatu ditu herritarrak Herri Batzordeak.

Azken tailerrak gaur, bihar eta datorren asteazkenean eskainiko dira. Izen emateko aukera oraindik zabalik dagoela oroitarazi dute.

Horretarako, esteka honen bidez edota Arma Plaza Fundaziora joaz inskribatu daiteke.

Azaldu dutenez, Elhuyar Fundazioko teknikari batek gidatuko ditu saioak eta tailerrak Euskaraldian parte hartu behar duen orori zuzenduta dagoela argitu dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.