Kiroldegietako abonuak ordaintzeko diru laguntzak emango ditu udalak
Senide kopuruaren eta urteko errentaren arabera, kuotaren %25a edo %75a subentzionatuko du udalak.
Irungo Udaleko Kirol sailak jakinarazi berri duenez, gaurtik (hilak 17) hilaren 26ra bitarte eska daitezke familiei bideratutako diru laguntzak. Kiroldegien abonua ordaintzeko laguntza jasoko dute familiek. Senide kopuruaren eta urteko errentaren arabera laguntza ezberdinak emango dituzte; zehazki, abonuen %75a edo %25a subentzionatuko du udalak.
Baldintza eta xehetasun guztiak, esteka honetan jaso ditu udalak. Laguntzak eskatzeko, esteka honetara jo beharko da, Irun Txartela baliatuta. Zalantzak argitzeko 943 505 152 telefono zenbakira deitu daiteke.