Hondarribia, COVID-19aren zonalde gorritik ateratzear
Hondarribiko 100.000 biztanleko tasa 519raino jaitsi da. Irunen ere behera egin du kutsatuen tasak, baina oso era apalean.
Atzoko datuak, koronabirusaren gainekoak: Hondarribian lau kutsatu gehiago atzeman zituzten, eta 31 Irunen. Ondorioz, bi herrietan behera egin du azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasak, Hondarribian bereziki: COVID-19aren alerta tasa gorenetik ateratzear da herria, 519,57an dagoelako bertako tasa.
Atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.650 PCR test eta antigenoen beste 2.981 egin zituzten (10.631 denera). Horien %8,9k eman zuen positibo.
Beheko koadroan, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasak Hondarribian eta Irunen:
- Hondarribia: 519,57 (igandean, 549,09).
- Irun: 889,83 (igandean, 891,50)
- Gipuzkoa: 1.064,56 (igandean 1.075,58).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko gaur zabaldutako txostenean eman ditu. Hori osotasunean eskuratzeko klik egin beheko estekan.