Behin-behinean eten dute Etorbidearen zubiaren zatien banaketa
Proiektua berraztertzeko errekurtso bat jaso dutela dio udalak, beraz, ebazpena jaso arte ez dute barandaren zatirik banatuko.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Etorbidearen zubiaren zatien entrega behin-behinean etetea erabaki dute. Proiektua berraztertzeko errekurtso bat jaso dutela diote udaletik, beraz, ebazpena jaso arte ez dute barandaren zatirik banatuko. Hortaz, 010 telefono zenbakian jasotzen ari diren eskaerak ere eten dituzte eta dagoeneko zozketako onuradunek jakinarazpena jaso dute.