2020ko egutegia apaintzeko, 108 hautagai
108 irundarrek dagoeneko «bizitzaz betetako» argazki bana bidali dute, 2021eko udal egutegia apaintzeko.
Sekulako erantzuna eman diote irundarrek udalak egindako eskaerari. «Bizitzaz betetako argazkiak» eskatu dituzte, 2021eko udal egutegia apaintzeko. Eta zer nolako erantzuna jaso duen egitasmoka. 108 lagunek euren argazkia bidali dute.
Orain, guzti horietatik hamahiru argazki aukeratuko ditu Irungo Argazkilaritza Elkarteak (hilabete bakoitzeko bat eta portada).