Iñaki Bilbao euskal presoaren grebarekin bat egin dute irundarrek beste behin
Hamarka lagun bildu ziren atzo San Juan plazan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta. Euskal presoak 61 egun daramatza gose eta komunikazio greban.
Azken asteetako mobilizazioei jarraipena eman zieten atzo irundarrek, San Juan plazan egindako elkarretaratzearekin. Iñaki Bilbao ‘Txikito’ euskal presoari babes osoa adierazi zioten hamarka lagunek, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutako mobilizazioan.
Euskal presoak jada 61 egun daramatza gose eta komunikazio greban.