Hiriko emakumeek jasandako diskriminazioa ikertuko du udalak, azterlan batekin
Egunerokotasunean ematen diren diskriminazio kasuak jasoko dituzte. Proiektua, Parean Elkartea feminista irundarrak gidatuko du.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, ikerketa berri bat abiatu dute, Irungo emakumeek jasaten duten askotariko diskriminazioa aztertzeko asmoz. Egunerokotasunean ematen diren diskriminazio kasuak jasoko dituzte. Proiektua, Parean Elkartea feminista irundarrak gidatuko du.
«Hirian gertatzen diren akzioak jaso nahi ditugu, kasuan berehala esku hartu ahal izateko, gure baliabide guztiak aktibatuta», esan du Rebeca Gonzalez ordezkariak.
Ikerketan datu kuantitatibo zein kualitatiboak jasoko dituzte. Horrez gain, mahai inguruak eta hiriko emakumeekin elkarrizketa ugari egingo dituztela zehaztu du udalak.
Proiekturako, 11.325,6 euroko inbertsioa egingo du udalak, eta sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusi dute.