Hilaren 25erako motorrak berotzen hasi da Gaurko Andreak elkarte feminista
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira jarri dira jada. Asteazkenean hitzaldi bat eskainiko dute, modu telematikoan.
Gaurko Andreak Berdintasunaren Elkartea jada hilaren 25eko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira jarri da. Motorrak berotzen hasteko hitzaldi bat egingo dute asteazkenean (hilak 18). Garbiñe Furundarena Mendizabal soziologoak Desberdintasuna da indarkeriaren oinarria izeneko saioa eskainiko du, 18:00etatik aurrera.
Egungo egoera dela eta, ezingo dute hitzaldi presentziala eskaini. Beraz, modu telematikoan jarraitu beharko dute interesdunek, esteka honetan sakatuta.
Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatutakoa da Mendizabal, EHUn. 1984tik argitalpen ugari egin ditu, eta azken hamarkadetan hainbat mugimendu feministako partaide aktiboa da.