Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Europako funtsetarako proiektuei begira proposamen ugari egin ditu Elkarrekin Podemosek

Kultura, kirola, osasuna eta ingurumenarekin lotutako proposamenak egin dizkio udal gobernuari formazio moreak.

Nuño eta Etxebeste, agerraldi batean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/11/13

Irungo Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak Europako funtsetarako proiektuei begira zenbait proposamen egin berri ditu. Taldekoek gogoratu dutenez, uda eta udazkenean zehar, Irun Ekintzaren baitan, COVID-19ari aurre egiteko  berpizte ekonomikorako ardatz nagusiak zehazteko bide orri bat osatu zuen udalaren eta hainbat erakunde pribatu eta publikoren partaidetza izan duen lantalde batek. Horren ostean, dokumentu bat aurkeztu zuten Irun Ekintazren Kontseilu Nagusian, taldekoen ahotan, «suspertze ekonomikorako Europako Funtsetan lehiatzeko bidaliko diren proposamenak osatzen dituzten proiektu nagusiak zehazten zituena».

Bada, Europak funtsetarako ezartzen dituen ildo estregikoak «ondo definituta» daudela diote, eta horrek «tarte txikia» uzten duela ideia eta proposamenak txertatzeko. «Elkarrekin Podemos IUn berehala ikusi genuen arretaz aztertu behar genuela dokumentua, lan esparruan txerta zitezkeen proiektuak eta proposamenak aztertzeko, eta lan sakon baten ondoren, proposamen sorta bat helarazi genuen udal gobernu taldera eta Bidasoa Bizirik agentziako zuzendaritzara». Ondorengoak dira proposamen horiek:

  • ‘Hiritarren kultura zentroa (CBAren bigarren fasea)’ ekintza proposamenaren kasuan, izenburua aldatu eta ‘Hiritarrentzako kultura zentroa’ jartzea proposatu dute, hiru ardatz hauek egokitzeko: CBAren bigarren fasea, Oteiza
    Basterretxea Etxea (sortzaileentzat), eta terma erromatarrak birgaitzea.

  • Ekintza proposamen berri bat eranstea Txenperenea garatzeko, hirigintza garapen eraginkor eremu gisa, ardatz berde batekin eta kirol ekipamenduekin (horri esker, Plaiaundiko pistak lekualdatuko lirateke), aniztasun funtzionala duten pertsonen
    gizarteratze programetara egokituta (gure hirikoentzat zein inguruko hirikoentzat).

  • ‘4.0. Osasun Proiektua’ ekintza proposamenaren barruan, hirirako beste anbulatorio baten (hirugarrena) eraikuntza gehitzea proposatu dute, «osasun arloko puntako teknologiekin,
    Osasun Publikoarekin elkarlanean».

  • Plaiaundiren ingurumen errekuperazioa gauzatzeko proiektu bat garatzea ere proposatu dute, Hegaztien Babes Bereziko Eremuari jarraitutasuna emateko, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.