COVID-19 positiboak gora Irunen eta Hondarribian
Bidasoan COVID-19agatik 58 kutsatu zenbatu dituzte azken orduetan Osasun Sailak argitara atera duen txostenaren arabera.
Bidasoan COVID-19agatik 58 kutsatu zenbatu dituzte azken orduetan Osasun Sailak argitara atera duen txostenaren arabera. 53 zenbatu dituzte Irunen eta 5 Hondarribian. Herri horietako 100.000 biztanleko tasek gora egin dute.
Osasun Sailak txostenean bildu duenaren arabera, koronabirusa atzemateko 17.061 test egin zituzten atzo, eta 1.420 izan dira positiboak, %8,3.
Bidasoko herrien tasak, honakoak:
- Irun: 861,45 (asteazkenean 831,40)
- Hondarribia: 584,52 (asteazkenean 572,71 ).
- Gipuzkoa: 1.113,36 (asteazkenean 1.106,53).
Osasun Sailaren gaurko txostena (atzoko datuei dagokiona) hemen irakur daiteke.