Pandemia hasi zenetik 70.000 musuko banatu ditu udalak
Gehienak hiriko ikastetxe eta heziketa zentroek jaso dituzte, ia 30.000 musuko.
Irungo Udalak COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko jada 70.000 musuko baino gehiago banatu dituela jakinarazi berri du. Gaur egin du Cristina Laborda ordezkariak pandemiari aurre egiteko hartutako erabakien gaineko balorazioa.
Horietatik gehienak (28.182 zehazki) hiriko ikastetxek jaso dituztela zehaztu du, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak aurkeztutako mozioari esker. Beste 15.000 Udaltzaingoak, Babes Zibilak eta Gurutze Gorriak banatu dituzte garraoi publiko zein azoketan. Banatutako 10.000 Ama Xantalen adinekoen egoitzan banatu dituzte. Gainerakoak Zubia elkarteak jaso ditu.