COVID-19: 41 positibo Bidasoan
100.000 biztanleko tasetan aldaketak izan dira: gora egin du Irunen, eta behera Hondarribian.
Bidasoan COVID-19agatik 41 kutsatu zenbatu dituzte azken orduetan Osasun Sailak argitara atera duen txostenaren arabera. 40 zenbatu dituzte Irunen eta 1 Hondarribian. Hondarribian beraz, nabarmen egin du behera kutsatuen kopuruak herenegungo datuei erreparatuta. Horren ondorioz, herri horietako 100.000 biztanleko tasetan aldaketak izan dira: gora egin du Irunen, eta behera Hondarribian.
Osasun Sailak txostenean bildu duenaren arabera, koronabirusa atzemateko 16.638 test egin zituzten atzo, eta 1.409 izan dira positiboak, %8,6. Atzotik ia puntu batean igo da positiboen indize hori.
Bidasoko herrien tasak, honakoak:
- Irun: 831,40 (astelehenean 823,05)
- Hondarribia: 572,71 (astelehenean 608,14).
- Gipuzkoa: 1.106,53 (astelehenean 1.101,37).
Osasun Sailaren gaurko txostena (atzoko datuei dagokiona) hemen irakur daiteke.