Babes kordoi erraldoia osatu dute Dunboa anbulatorioan, osasun sistema publikoaren defentsan
Kordoi bat irudikatu zuten bertaratutako 150etik gora irundarrek anbulatorioaren inguruan, osasun sistemak behar duen babes hori islatzeko.
Atzo (hilak 11) 150etik gora lagun elkartu ziren Irungo Dunboa anbulatorioan, «osasun sistema publikoaren defentsan». Kordoi bat irudikatu zuten bertaratutakoek anbulatorioaren inguruan, osasun sistemak behar duen babes hori islatzeko, finean, «bai langileen egoera are eta prekarizatuagoen salaketa gisara, baina baita eskuduntza duten horiek egin ez dutena salatzeko ere».
Osatutako kordoiarekin «osasun zentroak larri daudela» irudikatu nahi izan zuten. «Ez delako langileen egitekoa soilik osasun sistema publikoaren defentsa. Betebehar hiritar bat ere bada, eta horregatik osatzen saiatzen ari gara hiritar sare hau», erantsi zuten atzoko mobilizazioan.
Datozen asteei begira ere mobilizazioekin errepikatzeko asmoa du herritar taldeak. Beraz, irundarrak deialdiei adi egon daitezela.