Txistularien alboradak, Eskifaiaren eta Bandaren kontzertuak bertan behera geratu dira
Pasa den astean ezarritako neurriengatik bertan behera geratu dira hiru ekintzak eta beste bina erakusketa eta hitzaldi antolatu dituzte.
Hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte osasun neurri berriak medio, hala nola, txistularien alboradak, Eskifaiaren eta Bandaren kontzertuak.
Azaroko agenda kulturalak eskaintza zabaldu du bi erakusketa berri antolatuz: ‘Bidasoako deportatuak’ eta ‘Bidaiaren kronika. Artea eta euskal diaspora Argentinan’ erakusketak.
Aukera kultural historiko hauei buruz gehiago jakiteko bi hitzaldi ere adostu dituzte.
Josu Chueca historialariak eskainiko du aipatutako lehen erakusketaren baitan hitzaldia. Erakusketaren inguruan hainbat gako historiko azalduko dituela aurreratu dute udaletik. Azaroaren 13an izango da Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan.
Bigarren hitzaldia oraindik ez dute zehaztu nork emango duen. Hilaren 27an entzuteko aukera egongo da, arratsaldeko zazpietan Kultur Etxean.