Gizarte alorreko ordezkariekin bilduko dira bihar alkatea eta Larrarte zinegotzia
Udalak hartu dituen erabakien berri zuzenean jakinarazteko bilduko dira datozen egunetan.

Bileraren asmoen artean, udalak hartu dituen neurrien berri ematea da baita euren kezkak eta proposamenak entzutea ere. Konfinamenduan hasitako bileren jarraipena dela azaldu dute.
Bihar, arratsaldeko 16:00etan, gizarte saileko arduradunekin elkartuko dira, besteak beste Gurutze Gorria, Caritas eta Nagusilan Elkarteekin, aipatu dutenez.
Datorren asteetan hezkuntza eta ekonomia alorreko ordezkariei hots egingo dietela aurreratu dute.
Bideo konferentzia bidez egingo dituzte bilerak eta Txomin Sagarzazu alkatea eta Gotzone Larrarte gizarte zerbitzuetako zinegotzia egongo dira bertan.