Larunbatean prebentzio neurri berriak martxan jarri zirela jakinarazi du alkateak

Azaroaren 6tik indarrean dauden neurri berrien helburua zein den azaldu eman du Txomin Sagarzazu alkateak.

Badia. Konfinamendnuaren arintzea. 0 fasea. Neurri berriak direla eta Bandoa argitaratu du Sagarzazuk.

Larunbatean ezarritako prebentzio neurriak Covid-19 gaixotasunaren kutsatzea gelditzeko direla esan du  alkateak bandoan, eta herritarrei arduratsu eta solidarioak izatea eskatu die, besteak beste. Hainbat ardura eskatu ditu, eta baita argibideal eman ere. Ondokoak dira, bandoan alkateak adierazitakoak:

  • Neurri berriak gaixotasunaren hedapena gelditzeko dira. Hedapena osasun sistemaren kaltetan dela nabarmendu du. Bere hitzetan “ez da ikuspegi katastrofista, gertakarien errealitate ukigarria baizik.”
  • Ostalaritza sektoreari gogor kolpatu dioten neurriak direla onartu du, zeintzuei ahalegin profesional eta pertsonal ikaragarria eskatzen ari zaien.
  • Musukoa erabiltzea, metro eta erdiko distantzia mantentzea, eskuak maiz garbitzea eta elkarretaratzeak sei pertsonetara mugatzea eskatu du.
  • Norbanakoaren ardura dela esan du “neurriek zuzenean eragiten dieten pertsonek ahalik eta lasterren berreskuratu ahal izatea beren bizitzako ohiko garapen profesional eta pertsonala” eta aipatu du ardura indibidual ezak neurri astunagoak ekarriko dituela. Era honetan, sektore gehiago izango direla kaltetuak gehitu du.  

Udalaren orrialdean dago Azaroaren 5eko Bandoa irakurgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.