Ia 40 isun jarri dituzte udaltzainek azken astean
Gehienak (20 zigor espediente guztira) musukoa ez eramateagatik zabaldu dituzte.
Irungo Udalak astero emandako datuen arabera, joan den astelehenetik (hilak 2) atzora (hilak 8) bitarte, ia 40 isun jarri ditu Udaltzaingoak Irunen, guztiak osasun neurriekin lotuta. Zehazki, 38 zigor espediente zabaldu dituzte, gehienak (20) musukoa ez eramateagatik. Beste 14 isun ordutegia edo lagun taldeetan kopurua gainditzeagatik jarri dituzte, hiru bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik eta bat ostalaritza ordutegia ez errespetatzeagatik.
Era berean, azken astean biost akta zabaldu dituzte hirian, etxebizitzetan gaueko ordu txikietan soinua egitegatik.