Emakumeen Etxea diseinatzeko prozesua atzeratu dute
Alarma Egoeraren dekretuan jasotako murrizketen harira hartu dute erabakia. Aurrez aurreko topaketak antolatu arte itxarotea erabaki dute prozesuan parte hartu duten 94 emakumeek.
Alarma Egoeraren dekretuan jasotako murrizketen harira, etorkizuneko Emakumeen Etxea diseinatzeko parte hartze prozesua atzeratzeko erabakia hartu du udalak. Joan den urriaren 29an egindako bilera telematikoan bildutako pertsonen gehiengo zabal batek aurrez aurreko topaketak antolatu arte itxarotea erabaki zuen, aurrerago prozesuarekin jarraitzeko.
94 emakumek eman dute izena parte hartze prozesuan. Guztiei jakinarazi die udalak atzerapena. Data berria jakin bezain laster, horren gaineko informazioa emango du HITZAk.