COVID 19: 120 positibo azken hiru egunetan Bidasoan
Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin dute Irunek eta Hondarribiak.
Azken hiru egunetan, ostiraletik igandera, beste 120 COVID-19 kasu atzeman dituzte Bidasoan. Gaur zabaldu du Osasun Sailak hiru egun horiei dagokien txostena. Kutsatu gehienak, alde handiarekin, Irunen zenbatu dituzte 101 guztira ostiraletik atzo gauerdira arte, 27 ostiralean, 28 larunbatean; eta 46 igandean. Hondarribian hemeretzi positibo izan dira —lau ostiralean, bederatzi larunbatean, eta sei atzo—.
Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin dute Irunek eta Hondarribiak.
Jarraian dagoen koadroan, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko atzoko tasak (parentesi artean, ostiralekoak).
- Irun: 829,73 (asteazkenean 839,75).
- Hondarribia: 584,52 (asteazkenean 625,85).
- Gipuzkoa: 1.073,90 (asteazkenean 1.047,83).
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.