Hiriko zenbait kaletan asfaltatze lanak egingo dituzte
Gaur bertan hasi dituzte lehen lanak Letxunborro hiribidean. Hiriko hogei bat kale egokituko dituzte.
Irungo Udaleko Obra sailak jakinarazi berri duenez, hiriko hogei bat kaleetako galtzadak hobetuko dituzte. Gaur bertan hasi dituzte lehen lanak Letxunborro hiribidean, eta datorren astean Andrearriaga kalearen txanda izango da. Zehazki, asfaltatze lanak egingo dituzte kaleetan, hondaturik edo egoera kaskarrean dauden zatiak hobetuz.
Honako kaleetan egingo dituzte lanak: Andrearriaga, Letxunborro hiribidea, Bizkaia, GI-636 azpiko pasabidea, Urdanibia hotela, Luis Mari Tolosa, Misionero Lekuona, Julian Gayarre, Luis de Uranzu, Señor de Aranzate, Policarpo Balzola, Eguzkitzaldea, Cesar Figuerido, Maria Junkal Labandibar, Siutz errepidean eta Atalaiako biribilguneko sarbidean. Obra guztietarako 709.877,54 euroko inbertsioa egingo du udalak, eta sei hilabetetan amaitzea aurreikusi dute.