COVID-19: Beste 57 kutsatu azken orduetan
COVID-19 tasak gora egin du bi herrietan gaurko txostenaren arabera.
Beste 57 kutsatu atzeman dituzte azken orduetan Bidasoan. Iruni dagokio kopururik handiena COVID-19agatik kutsatutako beste 47 pertsona hauteman dituztelako azken orduetan, eta gainontzeko hamar positiboak Hondarribian zenbatu dituzte. COVID-19 tasak gora egin du bi herrietan gaurko txostenaren arabera.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 14.668 test egin zituzten atzo—herenegun baia ia 1.000 gutxiago—, eta horietatik 1.461 izan dira positiboak, %10. Egindako proben %43,2 kontaktuagatik izan dira, eta %42 COVID-19arekin bateragarria izan daitekeen sintomatologiarengatik.
Azken orduetan 76 pertsona ospitaleratu dituzte, eta Osasun Sailak emandako datuen arabera, COVID-19arekin gaixotutako 111 pertsona daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaletako ZIU-etan; 462 daude plantan ospitaleratuta.
Jarraian dagoen koadroan, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko atzoko tasak (parentesi artean, asteartekoak).
- Irun: 813,04 (astelehenean 772,97)
- Hondarribia: 631,75 (astelehenean 596,33).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 1.031,38 (asteartean 1.007,95).
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.