Bihar abiatuko dira Hondarribiko XVII. Uztartze Jardunaldiak
Gastronomia eta ardoa modurik egokienean uztartzeko jardunaldiak protagonista izango dira hil honetan zehar; Badia tabernak gidatuko du lehen sarioa.
Bertan dira Hondarribiko XVII. Uztartze Jardunaldiak. Adituen gidaritzapean ardoa eta jakiak era egokienean uztartuko dituzte datozen asteotan Hondarribiko jatetxe, gastroteka eta taberna ezberdinetan. “Egundoko ardoak mahai eder baten bueltan” dastatzeko aukera ezin hobea izango dute herritarrek, beraz, hil honetan zehar.
Ardo eskaintza “zabala” eta “kalitatezkoa” jarriko da mahaikideen eskura, Juancar Aierbe Hondarribiko Ostalaritza Elkarteko arduradunak azaldu duenez. Besteak beste, dastagai egongo diren ardoak dira: Errioxa, Ribera Del Duero, Ribera Sacra, Saint Emilion, Priorat, Menorca, Bordele…
Ostalaritza elkartetik gogoraratu dutenez, osasun neurri guztiak bermatuko dira, hortaz, aldez aurretik erreserbatzea ezinbestekoa izango da. Prezioei dagoekienez, 28 eurotik 75 eurora bitarteko eskaintza dagoela nabarmendu du Aierbek.
Ondokoa da egutegia:
- Bihar. Badia tabernan, .20:00etan. Izena emateko 943-23 17 90 zenbakira deitu.
- Etzi. Mahasti Villa Magalean, 19:00etan, eta Sutan jatetxean, 20:00etan. Erreserbak 943-56 91 30 eta 943-11 60 00 telefono zenbakietan, hurrenez hurren.
- Hilak 12. Tatapas gastrotekan, 19:30ean. Izen ematea 943-38 66 66 telefono zenbakian.
- Hilak 19. Badian, 20:00etan. Parte hartzeko 943-23 17 90 telefono zenbakira deitu.
- Hilak 20. Abarka jatetxean, 20:00etan. Izen emateak 943-64 19 91 zenbakian.
- Hilak 21. Gran Sol Gastrotokian, 14:00etan hasita. Erreserbak 688 78 08 98 zenbakian.
- Hilak 26. Alameda jatetxean, 20:00etan. Parte hartzeko 943-64 27 89 telefono zenbakira deitu.
- Hilak 27. Arraunlari Berri jatetxean, 20:00etan, eta Mahasti Villa Magalean, 19:00etan. Parte hartzea 943-57 85 19 eta 943-56 91 30 telefono zenbakietan, hurrenez hurren.
Oharra: Uztartze Jardunaldien gaineko erreportajea argitaratuko du HITZA-k ostiraleko papereko edizioan.