COVID-19agatik kutsatutako egoiliar bat zendu da San Gabriel egoitzan
Gipuzkoako Foru Aldundiak plazaratutako azken datuen arabera, beste egoiliar bat koronabirusagatik kutsatu da Irungo Caser Anaka adinekoen zentroan.
San Gabriel zaharren etxeko egoiliar bat zendu zen atzo koronabirusagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Adinekoen zentroen inguruan egunero diputazioak ezagutaraziko datuen arabera, Hondarribian erregistratutako heriotzaz gain, Irungo Caser Residencial Anaka zentroan beste egoiliar batek positibo eman zuen PCR proban.
Denera, foru erakundeak bildutako zenbakiek diotenez, beste kutsatu bat dago uneotan Hondarribiko San Gabriel egoitzan, eta bi Irungo Caserren -atzo baieztatutako positiboa barne-.
Aldundiak eta DYAk 4.300 PCR probatik gora egin dituzte azken astean adinekoen egoitzetako erabiltzaile eta langileen artean.