Oinezkoen sarbideak hobetzeko zenbait lan egin ditu udalak Pinudi eta Bera kaleetan
Oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko espaloiak beheratu dituzte, orain arte oztopo izan baitira herritar askorentzat.
Irungo Udaleko Obra sailak jakinarazi berri duenez, amaitu dituzte Pinudi kaleko obrak. Oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dituzte, oinezkoen pasabiderainoko sarbideak hobetuz. Horretarako, espaloiak beheratu dituzte, orain arte oztopo izan baitira. Zehazki, Pinudi eta Bera kaleetan izan dira lanak.
Obrarako 47.795 euroko inbertsioa egin du udalak. Obrak aldiz, Construcciones Lefesa S.L. enpresak egin ditu.