COVID-19: Kutsatu kopuruak nabarmen egin du gora Irunen
Bidasoan beste 63 kutsatu zenbatu dituzte azken orduetan. Kopururik handiena, Irunen, beste 51 kutsatu atzeman dituzte bertan.
COVID-19ak ez du treguarik eman azken orduetan. Bidasoan beste 63 kutsatu zenbatu zituzten atzo. Kopururik handiena, Irunen, beste 51 kutsatu atzeman dituzte bertan. Hondarribian, berriz, hamabi COVID-19 positibo izan dira atzoko gauerdira arte. COVID-19 tasak ere gora egin du azken orduetan bi herrietan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 15.611 test egin zituzten atzo, 14.221 PCR proba eta 1.390 antigeno, eta horietatik 1.425 izan dira positiboak, %9,1. Egindako proben %42,5 kontaktuagatik izan dira, eta %42,9 COVID-19arekin bateragarria izan daitekeen sintomatologiarengatik.
Gipuzkoan positiboak guztira 630 izan dira azken orduetan, eta COVID tasa 1.007,95ekoa da.
Jarraian dagoen koadroan, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko atzoko tasak (parentesi artean, astelehenekoak).
- Irun: 772,97 (astelehenean 702,85)
- Hondarribia: 596,33 (astelehenean 537,29).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 1.007,95 (astelehenean 972,68).
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.