800dik gora irundarrek Etorbidearen zubiaren zati bat nahi dute
846 herritarrek eman dute izena berritutako Etorbidearen zati bat etxera eramateko zozketan. Hilaren 12an jakinaraziko dituzte irabazleak.
Sekulako arrakasta izan du joan den hilean Irungo Udalak abiatutako azken egitasmoak. Berritutako Etorbidearen zubiaren zati bat etxera eramateko aukera eskainiko diete irundarrei. Dagoeneko 800dik gora herritarrek eman dute zozketan parte hartzeko izena. Orotara, 155 elementu izango dira zozkatuko dituztenak.
Udalaren arabera, 846 lagunek eman dute izena zozketan. Bada, hilaren 12an (osteguna da) egingo dute zozketa, Udaleko Youtuberen kanaletik (esteka honetatik sar daiteke), 13:00etan. Beraz, izena eman dutenak adi egon daitezela.